Cisco enpresaren esanetan, 2020. urtean internet bidez konektatutako 50.000 milioi gailu izango ditugu. Internetera konektatutako gailuen harrigarrizko hazkundeak Internet of Things (IoT) kontzeptu berria dakar. Aurrekariak izan arren, 2008-2009 inguruan jaio zen kontzeptua; biztanle baino konektatutako gailu gehiago zegoen ordurako.
Baina, zer da Internet of Things? Stephen Haller ikertzailearen arabera, IoT da gailuak zein objektu fisikoak oztoporik gabe informazio sarearen parte diren mundua. Halako objektuak negozio-prozesuetan partaide izan daitezke. Esaterako, zerbitzuak libre dira internet zehar objektu bizkor horiek eragiteko; izan ere, elkar alda dezakete bere izaera, pribatutasun eta segurtasuna kontuan hartuta. Hona hemen erabileraren adibide batzuk arlo desberdinetan. Oro har, esan daiteke IoT-ak abantailak dituela:
-Hardwareak gero eta garrantzi gutxiago izango du.
-Leku guztietan izango dugu konektatzeko aukera.
-IoT-ean oinarritatuko aplikazio plataformak, funtzionalitatearen zein konektibitatearen ikuspuntutik, aberatsagoak izango dira.
-Big Data-ren ahalmenak etekin handia aterako du IoT-ei esker.
IoT agertokiak erabiltzaile arruntei zuzenduta egon daitezke; besteak beste, IoT-ei esker sortutako produktuak Pebble izeneko erloju bizkorra eta Hue adimendun bonbilla dira.
Egun bat gutxiago
IoT-en erabilera guztiak enpresa munduan ageri dira dagoeneko. Logistika esparruan, esaterako, bai paleten, bai kontainerren ibilbidea jarraitzeko erabiltzen da. Erabilera hau ziklo itxiaren sistemetan gertatzen da, balio handiko produktuak ekoizten dituzten lantegietan bereziki. Inbentarioaren zehaztasuna, administrazio lanen murriztea, prozesu asko automatikoki egiteko aukera edota lapurken kontrako sistema seguruagoa izatea ahalbidetzen du honek.
IoT-en bidez, bestetik, lantegiko esku-tresnak ERP-arekin zein enpresako WLAN-ekin konekta daitezke, mantenu lanak eta lantegiko lanak erraz eta azkarrago kudea daitezen. Halako konexioak esku-tresnen kalibrazioaren datuak irakur ditzake tresnen gehieneko bizitza luzatzeko. Bestalde, ERP-aren konexioari esker, lan aginduak bidal daitezke tresnen konfigurazioa berehala aldatzeko lanaren arabera, ekoizpen etekina handituta.
Bistan da IoT-ak sekulako indarra duela industrian eta teknologian, zein eguneroko bizitzan. Emango digun konektibitatea gero eta zabalagoa izango da eta, noski, segurtasun arriskuak eragin ditzake. Baina baten batek esan zuen bezala: “Hodei guztietan, estaldura eduki”.
Egilea: Iker Garmendia. Informatikaria, Oreka IT