Gasteiz Triatloiaren egoitza bihurtuko da igandean eta mundu osotik 1.700 atleta baino gehiago etorriko dira nazioarteko zirkuitu ospetsuan sartutako proban parte hartzeko. Hau dela eta, hainbat kale moztuta egongo dira eta horrek eragina izango du garraio publikoetan. Horrez gain, gaur, ostirala eta San Kristobal eguna dela eta, ez da Gautxori zerbitzurik egongo.
Tranbiaren zirkulazioaren mozketa
Igandean zirkulazioa moztuko da Angulema eta Antso Jakituneko geralekuen artean goizeko 10:40tik zerbitzuaren bukaera arte, gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira.
AZKEN IRTEERAK
• Ibaiondotik 10:00etan
• Abetxukotik 10:04an
• Angulematik Abetxukora 10:23an
• Angulematik Ibaiondora 10:31n
Autobus zerbitzuan
Hurrengo geltokietan ez da zerbitzurik egongo goizeko 08.00etatik aurrera, proba bukatu arte:
“Prado” (L 5-6-7-10)
“Olagibel 20″ (L5-6-7-10)
“Frantzia/San Anton” eta “Frantzia 23” (L3-4)
“Madril 36″ (L2B)
“Zaramaga/Gamarrako atea” (L2B-9)
“Mendizorrotza” (L2A)
“Elvira Zulueta” (L8)
“Gamarrako atea 28” eta “Gamarrako atea/Kantabrikoa” (L9)
“Larragana/Bergarako atea”, “Larragana/Kapelamendi”, “Buesa Arena”,
“Zurbanoko atea/Biosfera”,“Betoñuko atea/Krea” eta “Betoñuko atea 15” (L3 Betoñutik Zumakadira)
Trafiko murrizketak hirian
Triatloian bizikletaz eta oinez egingo den ibilbidea moztuta egongo da goizeko 10:40tik aurrera:
Gaur, San Kristobal eguna: aldaketak autobus zerbitzuan eta gautxoririk ez
Azkenik, gaur, ostirala, San Kristobal eguna izanik, lineetako hasieratik abiatzen diren autobusen azken irteera ohi baino lehenago izango da. Gainera, gauean, uztailaren 10etik 11ra bitartekoan, ez da Gautxori zerbitzurik egongo.