Programan, guztira, 300 ekitaldi baino gehiago daude, adin orotako pertsonentzat pentsatuak eta hiriko leku ugaritara zabalduko direnak. Girotzen hasteko, zenbait jarduera antolatu dira jaien aurretik: film laburren Korterraza jaialdia, uztailaren 29tik abuztuaren 1era Artiumen, eta zenbait kontzertu, haien artean Gasteiz Big Band-arena.
Azken urteetan bezala, aurten ere GEU elkarteak Matxete plazako txosna kudeatuko du eta abuztuaren 1etik aurrera egongo da zabalik. Horrela, txosnaren inaugurazioa abuztuaren 1ean izango da 13.00ean. Igandean, abuztuaren 2an, haurrentzako jolasak eta Irrien Lagunak izango dira bertan, arratsaldeko 17.00etatik aurrera. Astelehenean, berriz, Aihotz Txotx ospatuko da, non dantza plaza, sagardotegiko pintxo-potea eta Berbapike lehiaketa egongo diren. Gogoratu, GEU txosnan txanda bat (edo gehiago) egiteko gonbidapena bidali nahi dizuela GEU elkarteak.
Horrez gain, abuztuaren 2an Unax Ugalde aktoreak pregoia emango du, Plazan Berrian.
Besteak beste, Foru plazan egongo diren kontzertuei dagokionez, hauek dira aurtengoak: Green Valley, Los Secretos, Hesian eta En Tol Sarmiento, Carlos Jean eta Loquillo.