Laminaciones Arregiko langileak kalera irtengo dira gaur

hirinet 2015ko uzt. 8a, 02:00

Urtarrilean azken ostegunetako manifestazioa deitu bazuten ere, Laminaciones Arregiko langileek berriro ere mobilizazioa egingo dute Gasteizen.

Izan ere, kaleratze berriak salatzeko kalera aterako dira gaur, hilak 9, 19.30ean (Andra Mari Zuriaren plazan). Martxoan Celsa Atlantic enpresako zuzendaritzak EET (Enplegua Erregulatzeko txostena) berria aurkeztu zuen, zeinak 79 kaleratze aurreikusten zituen. Hauetatik 55 bideratuak izan dira. Langileek enpresak negoziatzeko asmorik ez duela salatu du.

LAB sindikatuak ohar baten bidez adierazi du Laminaciones Arreguiko langileek ibilbide judizial osoa egin dutela eta auzitegiek kaleratzeak behin-betiko baliogabetu ondoren, "enpresak ebazpena bete ez eta bere asmoari eusten" diola.

 

Horrekin batera, EH Bildu, EAJ, PSE-EE, Hemen Gaude eta Irabazi udal taldeak akordio batera heldu dira eta Laminaciones Arregiko langileei euren elkartasuna eta babesa adierazi diete. Horrez gain, ostegunean “Empleo – konponbidea – Futuro – Despidorik ez” lelopean egingo den mobilizazioan parte hartzeko deialdia zabadu dute.

 

Honi lotutako albiste gehiago:

Laminaciones Arreguiko langileek azken ostegunetako manifestazioa egingo dute

Laminaciones Arreguiko langileak hilaren 21ean itzuliko dira euren lanpostuetara

Laminaciones Arreguiren lana erregulatzeko txostena baliogabetu du Auzitegi Gorenak

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago