EH Bilduk eta Irabazik Gasteizko Jazzaldirako gonbidapenak itzuli eta euren poltsikotik ordainduko dituzte

hirinet 2015ko uzt. 8a, 02:00

EH Bildu eta Irabazi udal taldeek ikuskizun eta kirol jarduera ezberdinetara joateko jasoko dituzten sarrera eta gonbidapen guztiak itzuli egingo dituztela adierazi dute.

 

Horrela adierazi dute datorren asteartetik aurrera Gasteizen ospatuko den Jazz jaialdira joateko gonbidapenak jaso ostean. EH Bildu taldekoek euren poltsikotik ordainduko dituztela adierazi dute eta bidez batez, Jazz jaialdiari eta bere zuzendaria den Iñaki Añuari bere babesa adierazi diote. Bestetik, Irabazi udal taldeko bozeramailea Oscar Fernandezek jasoko dituzten opari eta pribilegio guztiak errefusatuko dituztela argitu du. Orain egun batzuk, esaterako, Arte eta Lanbide Eskolako liburutegian utzi zuten opari moduan jaso zuten liburu bat.  

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago