Gasteizko triatloiak bi mila kirolari batuko ditu igandean

hirinet 2015ko uzt. 7a, 02:00

Izerdi egiteko moduko zenbakiekin ospatuko da igandean Araban eta Euskal Herri mailan oihartzun handien duen kirol ekitaldietako bat: Gasteizko triatloia.

Hiriko kirol probarik entzutetsuenetakoa 08:00etan abiatuko da Landatik, eta 12:00etan iritsiko dira lehen atletak erdialdera. Guztira, 1.900 gizon eta 190 emakume lehiatuko dira, horietatik erdia distantzia osoko proban (full mailan) eta gainerakoak distantzia  erdikoan (half). Guztira, 225,5 kilometro egin dituzte triatloi osoa egingo dutenek; (full) 3,8 kilometro egingo dituzte igerian, 180 bizikletan eta 42 korrika. Triatloi erdia egiteko izena eman dutenek (half), 113 kilometro egingo dituzte guztira.

20 herrialdetatik iritsi dira triatletak Arabako hiriburura, tartean Frantzia, Portugal, Kanada, Estatu Batuak eta Australiatik. Estatu mailan, 47 probintzietatik gerturatu dira kirolariak Gasteizera, batez ere Kataunia, Madril eta Alacantetik. Etxekoak 250 dira: 20 emakume eta 230 gizon arabar.

Landatik Plaza Berrira

Goizeko 08:00etan abiatuko dira lehenengo kirolariak Landatik. Igeri egin ondoren, bizikletara igo eta Gasteizerainoko bidea egingo dute, Ozeta, Zalduondo, Agurain eta Argomanizetik igaroz. Behin Gasteizen, Foru plazan korrika hasiko dira, eta Katedrala, Prado, Mendizorrotza, campusa eta Florida zapaldu ondoren, eguerditik aurrera Plaza Berriko helmugara iristen hasiko dira. Sariak astelehenean banatuko dituzte, Europa jauregian. 

Triatloiak 600.000 euroko aurrekontua dauka, eta horietatik %70a  izen-emateekin ordaintzen da.

 

Irudia: Gasteizko Triatloia

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide