Horrela, guztira, 138.600 euro baliatuko ditu Udalak. Gobernu Batzarrak hitzarmen bana Arabako Bertsozale Elkartearekin, Euskaltzaindiarekin eta Euskharan Kultur Elkartearekin sinatzea onetsi du. Zehazki, 63.000 euro bideratuko dira Euskaltzaindiari, 52.500 euro Arabako Bertsozale Elkarteari eta, azkenik, 23.100 euro Euskharan Kultur Elkarteari.
Hiru erakunde horiek egiten duten lana nabarmendu du Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi ordezkaria Iñaki Prusillak, “bai eremu akademikotik, bai elkarteen eremutik helburu berarekin baitihardute lanean, euskararen zabalkundean eta transmisioan, eta ikerketan”.
Haurren, berdintasunaren eta pertsona ahulak gizarteratzearen alorrean lan egiten duten hamar elkarteri dirulaguntzak
Udalaren Gizarte Politiken Sailak AGLE, Garenok, Arabako Elikagaien Bankua, AVAIM, Sendotu, Aspanafoha, Ausarki, Zubia Gurutzatzen, Intolerantziaren aurkako mugimendua elkarteari eta Vicente Abreu Elkarteen Federazioari ematen dien laguntza berritu du.
40.000 euro bideratuko dira AGLE elkarteari, Lore Maitea programa garatzen laguntzeko. Garenok elkarteak 11.780 euro jasoko ditu, haurren eskubideen zabalkunderako jarduerak garatzeko. AVAIM elkarteak leta Intolerantziaren aurkako mugimendua elkarteak laguntza bera jasoko dute, lehenengoa haurren eskubideak aldezteko eta bigarrena haurren eskubideen zabalkunderako ekintzetarako. 20.000 euro bideratuko dira Gizarteratze Bideak eta Berdintasuna elkarteari, Sendotu proiektuan laguntzeko.
Zubia Gurutatzen elkarteak, Abetxukuko ekimen etxearen proiektua garatzeko, 77.000 euro jasoko ditu. Arabako Elikagaien Bankuari 12.000 euro bideratuko dira, eta Vicente Abreu Elkarteen Federazioari 31.000 euro emango dizkio Tokiko Gobernu Batzarrak bere lokalak mantentzeko. Azkenik, Aspanafoha eta Ausarki elkarteek 3000 euroko diru-laguntza jasoko dute.