Gasteizko merkatarien %43,5ak merkealdian salmentak handituko dituela aurreikusten du

hirinet 2015ko uzt. 6a, 02:00

Merkealdien lehenengo asteak Gasteizko merkatarien itxaropenak puztu egin ditu. Jende asko hurbildu da hiriko saltokietara haien beherapenak ikusteko.

 

Gasteiz On merkatari elkartearen txostenaren arabera, merkatarien %43,5ak espero du salmentak handitzea eta %50ak salmentak mantentzea. Hori dela eta, saltokiak haien ordutegiak luzatu egin dituzte bezeroak hurbildu ahal izateko, besteak beste, eguraldi onaren eraginez, igerilekuan egon ostean.  Askok nabaritu dute jada igoera bat salmentetan, maiatzean eta ekainean.

 

Hiriko saltoki gehienak beherapenak jartzen hasi ziren uztailaren 1an nahiz eta legeak onartu lehenago hastea. Gasteiz On-en arabera, saltoki hauen beherapenak %20-30koak dira eta, ziur aski, %50koak izango dira merkealdien amaieran. Frankizien kasuan beherapenak handiagoak dira dagoeneko, %70koak kasu batzuetan. 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago