Unax Ugalde aktorea izango da Gasteizko jaietako pregoilaria

hirinet 2015ko uzt. 3a, 02:00

Unax Ugalde aktore gasteiztarrak irakurriko du 2015eko Andra Mari Zuriaren jaietako pregoia. Herrialdeko arte eszenikoen sektoreko ordezkari gisa egingo du pregoiaren irakurketa.

Datorren abuztuaren 2an izango da hitzordua. Zehazki, Unax Ugaldek Gasteizko Plaza Berritik emango du pregoia. Folklore Akademiak ere parte hartuko du ekitaldian.

 

Sona handiko aktore gasteiztarra da Unax Ugalde. Pantaila handian egindako azkenetariko lanen artean, ‘Lasa eta Zabala’ filma aipatu beharra dago. Besteak beste,  'Cuéntame', 'Periodistas' eta 'Gran Reserva' bezalako telesailetan ere parte hartu du.

 

 

Arabako ALEAn Unax Ugalderi egindako elkarrizketa:

 

Unax Ugalde, aktorea: "Bertako pelikulak babesteko, mugak jarri behar ditugu"

 

 

Argazkia: Nahikari Mora

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago