Emakumezkoen kirola bistaratzeko jardunaldia ospatuko dute larunbatean

hirinet 2015ko uzt. 2a, 02:00

Emakumeen kirola bistaratzeko jardunaldia ospatuko da, larunbatean, Andra Maria Zuriaren plazan eta Loma Generala plaza.

 

DXTFEM Arabak, neskeen kirolaz jarduten duen atariak antolatuko du jardunaldi hau eta bertan edozein diziplina praktikatzen duten emakumeen lana eta ardura aldarrikatuko da, oraindik ere desberdintasunak daudelako kirolaren munduan emakumezkoen eta gizonezkoen artean. Ekitaldi nagusia  “Zerbait aldatzen ari da – Gehiago nahi dugu” manifestuaren irakurketa izango da, 18.00etan, Andra Mari Zuriaren plazan. Ekintza guztiak 16:00etan hasi eta 21:00etan amaituko dira.

 

Emakumezkoen kirolaren jaialdi honetan kirolariak zein entrenatzaileak diren 1.200 emakume baino gehiago izango dira ordezkatuak eta  arratsaldean zehar 14 kirol desberdin ikusteko aukera egongo da, haien artean futbola, soka-tira eta curling-a, besteak beste.

 

Zirkuitu bat egin da diziplina bakoitzaren erakusketarekin eta ikusleek parte hartu ahal dezakete proba txiki bat eginez bakoitzaren barnean.

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide