Aniztasun Funtzionala daukaten ikasleen familiek kontzentrazioa egingo dute gaur 19:00etan

hirinet 2015ko uzt. 2a, 02:00

NEES Arabak, Aniztasun Funtzionala daukaten ikasleen familien plataformak, murrizketak salatzeko kontzentrazioa egingo du gaur, 19:00etan, Eusko Jaurlaritzaren aurrean.

 

Kontzentrazioa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza ordezkaritzatik Legebiltzarrera eta Diputaziora mugituko da. Honen helburua  hainbat zentrotan Aniztasun Funtzionala daukaten ikasleentzako zerbitzuetan eta baliabideetan egin dituzten murrizketak salatzea izango da.

 

Horrez gain,  Arabako Aldundiak APDEMA elkartearen bitartez ematen duen arreta goiztiarrerako zerbitzua 6 urteraino luzatzeko eskaera egingo du plataformak. Honekin batera, NEES Arabak  familien inplikazio handiagoa eskatu nahi du, haien seme-alaben ikasketa prozesuan.

 

Azken hilabeteetan,  hezkuntzarekin zerikusia duten Arabako erakunde guztiekin batu  dira baina kasu gehienetan beste erakundeetara bidaliak izan dira, azkenean erantzun zehatzak jaso gabe. 

 

Irudia: NEES Araba Facebook

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago