Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, gasteiztarrek alor hauekin lotutako izapideak egin ahalko dituzte San Martineko bulegoetan: Ogasuna, Funtzio Publikoa (kontratuak sinatzea, ziurtagiriak), Ekonomia Sustapena, eta Erregistro Nagusian udal lehiaketetarako dokumentazioa aurkeztearekin lotutakoak.
Jendearentzako sarbidea Teodoro Dublang Margolariaren kaleko 25.eandago. Hiri autobusez joan nahi izanez gero, Tuvisaren linea hauek dituzte geltokiak eraikinaren inguruan: L10 (Aldaia), L1 (zirkularra), L4 (Mariturri) eta L6 (Zabalgana). Bestalde, udalaren bulego berriek 180 ibilgailu har ditzakeen aparkalekua dute -jendaurreko ordutegian ordainpekoa izango da, eta doakoa 15:00etatik 07:00etara-; horretaz gain, bizikletak aparkatzeko lekua dute kanpoaldean.