Zehazki, teknika honi mugak jartzeko araudia onartu zen, baina ez du zuzeneko debekurik zehazten. Horrela hiru dira haustura hidraulikoari jarriko dizkion mugak; lurralde antolamendurako araudiaren arabera inguruaren ezaugarrietan ez eragitea; akuiferoak kutsatzeko arriskua ez izatea; eta, azkenik, ingurumen azterketa estrategikoa egitea. Legea EH Bildu, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin onartu zen.
Irudia: @FrackingEzAraba
Gai honi lotuta:
103.589 sinadura Frackingaren kontra
Frackinga debekatzeko eskatzen zuen Herri Ekimen Legegilea sinatu zuten 103.589 pertsonen nahia kontuan hartu da Gasteizko Legebiltzarrean eta atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa haustura hidraulikoaz babesteko legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak.