Afanis elkartearen datuen arabera, 74 umek Araban uda igaro egingo dute. Bizkaian 153 ume geratuko dira eta Gipuzkoan 113.
Ume hauek hona etorriko dira Oporrak Bakean kanpainari esker. Ume saharrar hauek Aljeriako Hamadan (basamortua) kokatuta dauden errefuxiatu kanpalekuetan bizi dira, non, udan 55 graduko tenperatura egiten duen. Bertan ez daukate ez urik ez elektrizitaterik eta haien janaria laguntza humanitarioaren eskutik dator batez ere. Baina kanpaina hau dela medio, umeek bi hilabetez ondo elikatzeko eta medikura joateko aukera izango dute.
Afanis elkarteak herri sahararraren egoera ezagutarazi nahi du. Horrekin batera, eskerrak eman nahi die Arabako Foru Aldundiari eta Gasteizko Udalari jasotako diru-laguntzengatik proiektu hau aurrera ateratzeko.