Ondoren, hurrengo herrietara joango da:
Artziniega: Uztailaren 3an eta 4an.
Aramaio: Uztailaren 9an eta 10ean.
Oroko Santutegia: Uztailaren 11an eta 12an.
Amurrio: Uztailaren 16an eta 17an.
Añanako Gatz Harana: Uztailaren 18an eta 19an.
Ondategi: Uztailaren 22an eta 23an.
Okondo: Uztailaren 24an eta 25an.
Kuartango: Abuztuaren 20an eta 21ean.
Lantaron: Abuztuaren 22an eta 23an.
Araia: Abuztuaren 28an eta 29an.
Elburgo: Irailaren 4an eta 5ean.
Ordutegiak ekitaldiaren web-gunean begiratu ahal dira. Euria egiten badu, proiekzioa aurrera jarraituko du nahiz eta aire librean izan, lekua alternatiboak prestatuak baitaude.
Film laburren jaialdi honen Atal Ofizialaren barruan, 20 laburmetrai proiektatuko dira eta irabazleak Publikoaren Saria jasoko du. Sari hau 1.000 eurokoa da eta irabazlea aukeratuko da publikoaren botoak kontuan izanda.
Gasteizen Korterrazaren VI. emanaldia uztailaren 29, 30 eta 31an eta abuztuaren 1ean ospatuko da Artium-eko barruko plazan. Laburmetraien Jaialdiak 34 lan proiektatuko ditu (20 Atal Ofizialean) eta, horrez gain, 6 kontzertu eta hainbat ekintza eta sorpresa eskainiko ditu.