Guztiz autogestionatutako ekimen hau fracking-aren kontrako borroka ibiltzen duen mugimenduaren erakusgarri izango da eta Fracking EZ taldeko kideek uste bezala, "sare sozial baten modukoa funtzionatuko du".
Ekitaldietan nazioarteko 50 kolektibotik gora parte hartuko dutela aurreikusten dute antolatzaileek, non, hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, proiekzioak, antzerkiak, kontzertuak eta abar izango diren. Oraindik ez dago ziurtatuta, baina ekitaldiak eskainiko dituztenen jende multzoa 200 lagun ingurukoa izan liteke. Gehienak Europakoak izango dira baina parte-hartzaile amerikarrak, afrikarrak eta asiarrak ere gerturatuko dira. #frackanpada sei hizkuntzatan egingo da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta katalanez. Horregatik aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.
Aukeratutako tokia esangura sinboliko handia duen lekua da. Izan ere, Subilla-Gasteiz orain arte proiektuan zeuden Euskal Erkidego Autonomoko lehendabiziko fracking putzuetatik gertu baitago. Hori dela eta, Mikel Otero Fracking EZ taldeko kideak lekua “ikur iraulia” dela uste du, herriaren presioa zela eta, putzuak egiteko egitasmoak bertan behera utzi baitziren.
Informazio gehiago: Frackanpada
Honi lotutako albiste gehiago:
Frackingaren aurkako kanpaldia egingo dute uztailean Subilla-Gasteiz inguruan