7menos20 kolektiboak ohar batean azaldu bezala, “1969. urteko ekainean, Nueva York-en bizi ziren trans, marika, bollo eta putak, beren desira eta bizi nahien aurrean, sistema errepresiboaren aldetik jasaten ari ziren erasoen aurrean, erakutsitako haserrea dela eta hasi ziren borroka eskertzeko bilduko gara igandean. Haiek hasitako borrokarekin jarraitzen dugu. 46 urte eta gero, normalizazioa aitzakiatzat hartuz, gure gorputz eta desirak kontrolatzen jarraitzen dute. Beren eredu heteropatriarkala inposatzen jarraitzen dute, eskema horretatik aldentzen garen gorputz eta desira guztiak alboratu eta ukatuz”.