[GUTUNA] Racist capital?

hirinet 2015ko eka. 30a, 02:00

Lotsa, pena, amorrua, gorrotoa, haserrea, inbidia, nazka. Ezaugarri negatiboak benetan. Inoiz entzun nahi ez ditugunak. Hitz itsusiak baina, tamalez, gure hirian gero eta gehiago entzuten direnak.

Belodun emakume guztiek nazka ematen dute. Azal beltzarana duten pertsona guztiek gorrotoa eragiten dute. Gizarte laguntzak jasotzen dituzten pertsona guztiek inbidia ematen digute eta, beraz, amorrua eragiten dute gugan. Autobusean Aljeriako gizon baten ondoan jartzeak lotsa ematen digu. Gainera, bera gure ondoan esertzen bada, haserretu egiten gara. Hala ere, Afrikan gosea pasatzen duten umeek pena ematen digute.

 

Gizon altu, ile laranjatxo, betaurrekodun, boteredun eta biktimatxo batek agindu duena sinetsi egin dute Gasteizko hiritar askok. Bere diskurtsoak gorrotoa sortzeko eta zabaltzeko asmoa du, etorkinenganako gorrotoa, bereziki. Hori da boteredunak nahi duena, gure arteko borroka piztea. Gure “atzetik” dagoenaren kontra joatea eta ilarako azkena deritzon sindromea sortzea, berak eskuak garbi eduki ditzan.  Eskerrak egoera aldatuko den. Askatasun, berdintasun zein aniztasun giroa sentituko dugu borroka nahia duen hiri honetan. Alkatetza berriarekin bazterrak berriro ere kolorez margotuko diren esperantzak bizirik dirau. Guk, hiritarrok, ez dugu amorerik emango!

 

 

Egilea: David Ramos. Arabako ALEA

Ilustrazioa: Jon Gil. Arabako ALEA

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago