Aire zabaleko zinema eskainiko da Gasteizko auzoetan, abuztuaren bukaerara arte

hirinet 2015ko eka. 24a, 02:00

Datorren ostiralean, hilak 26, ‘Udako zinema’ programa hasiko da eta bertan, adin orotarako sei film eskainiko dira Gasteizko auzoetan, ekain, uztail eta abuztuan zehar.

 

Proiekzioak doakoak izango dira, eta aurrekoan bezala inguruko ostalaritza establezimenduek eskaintza berezia egingo dute: ogitartekoa eta freskagarria bost euroan (tabernak bereizgarri batez identifikatutako dira). ‘Avatar’  filmak aire zabaleko ziklo hau abiaraziko du; ostiralean, 22:00etan, Foru plazan.

 

Hauexek dira Udako zinema programaren barruko gainerako filmak:

 “Billy Elliot”, uztailaren 3an, Alfontso XI.aren kalean (Lakua-Arriaga)

“Dixie eta matxinada zonbia”,  uztailaren 10ean,  Gurutze Gorriaren ibilbidearen eta Zabalgana hiribidearen artean (Zabalgana)

 “El club de los poetas muertos”, uztailaren 17an, Estrasburgo ibilbideko oinezkoentzako eremuan (Salburua)

 “La gran familia española”, abuztuaren 21ean, San Martineko parkean

“Tomates verdes fritos”, abuztuaren 28an, Nieves Cano eta Alberto Schommer kaleen artean (San Kristobal).

 

Proiekzio guztiak 22:00etan hasiko dira, uztailaren 10ekoa izan ezik, 21:00ean hasiko baita.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago