Guztira, 20 banda baino gehiago arituko dira Gasteizko Alde Zaharreko Jazz Jaialdian. Hamargarren urteurrena ospatuko du aurten Jazzaharreanek. Besteren artean, The Cherry Boppers meet Dr. Baltz, Adonai, DJ Birdy, Buffalo, Totem Trio, Shirley Davis & The Groove Family, Jazz 4 Joy, The Limboos edota Reverend Richard John bezalako bandak izango dira hamargarren edizio honen protagonistak. Kontzertuak egingo diren lekuei dagokionez, beti bezala, aniztasuna da nagusi: Parral taberna, Gora project, Bodegon Gorbeia, Elorza Pub, Erdizka taberna, Bakan, Jango, Falerina lorategia, Artium museoa eta Helldorado.