Zuia Euskaraz Eguna 2015

hirinet 2015eko ekainaren 23a

Ekainaren 28an Zuiako herri-identitatea eta euskara ardatz dituen Zuia Euskaraz ekimenaren egun handia ospatuko da.

 

Zuia Euskaraz eguna

Noiz? Ekainaren 28an, igandean, 12.00etatik aurrera

Non? Murgian

 

EGITARAUA

Murgia herrian zehar

12:00

KALEJIRAREN HASIERA, Bea Murgia plazan. Bidean, Zuiako kultur taldeen emanaldiak:

12:30, Antolin: Zuiako bertso eskola eta Bidabarri dantza taldea. Kopla-dantza

13:00, gaztetxea: Zuiako gazte asanblada. Kontzertua

13:15, gurutzea: Gilierna. Ipuin kontaketa

13:30, Bea Murgia plaza: Zuiako Antzerki taldea. Garai bateko ofizioak

 

ONDOREN, AMAIERAKO EKITALDIA ETA ORDAGO TALDEA

 

Piszinetan

15:00 LANDA BAZKARIA (Bakoitzak bere bazkaria eraman eta elkarbanatu egingo dugu!)

16:00 ESTEIBAR &OBIETArekin ERROMERIA eta IRRINTZI TXAPELKETA

18:00etatik aurrera KANTU SAIOA, NAFARROA KANTA TALDEAREKIN

 

 

Hona hemenOrdago Folk taldeak, Manex Agirre bertsolariaren hitzekin, egindako kantua. 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago