Lehenengo sua Lakua-Arriaga auzoan piztuko da 20:30ean. 22:00etan, berriz, Judimendiko Parkean izango da. Horren ostean berbena egongo da, baina azken urteetan gertatu bezala, aurten Joselu Anaiak ez dira egongo. Hala ere, 19:00etan kontzertua egongo da Kandela tabernan Pez Caus eta Swingdingentes-en eskutik eta 22:30ean berbena Sefarad Plazan dantzaldia egongo da Ingo Al Deu? taldearekin. Pintxo-potea egongo da baita ere Judimendiko eskolan 20:00etatik aurrera.
Aurten, lehen aldiz, Gaueko Korrika egongo da, 21.00etan Dato kaletik abiatuko dena. San Joan gau honetan Gasteizen ospatuko den lehenengoa izango da eta 700 atleta inguru bilduko ditu.
Urtero bezala, Lakua-Arriaga eta Judimendi auzoek piztuko dituzte gaur San Joan gaueko suak.