SolasALEAn, Garbiñe Biurrunekin

hirinet 2015ko eka. 23a, 02:00

SolasALEAn formatu bereziko elkarrizketa irekia da, ALEA Arabako aldizkariarekin eta Hirinet atariarekin elkarlanean egindakoa eta publikoaren parte-hartzea sustatzea bilatzen duena.

 

Oraingo honetan Garbiñe Biurrun epailea izango da elkarrizketatua. Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa, Gipuzkoa, 1960) euskal epailea eta Euskal Herriko Unibertistateko irakaslea da. Zuzenbidean Lizentziatua da eta EAEko magistratua. Hainbat hedabidetan iritzi-emailea ere bada. Elkarrizketa irekira  hurbiltzen zaretenok nahi beste galdera egin ahalko dizkiozue Biurruni. Twitter bidez ere galderak egiteko aukera egongo da, #solasALEAn traola erabilita. Elkarrizketan esandakoak ALEAn eta Hirineten argitaratuko dira.

 

Non? Farelina Lorategian

Noiz? Ekainaren 30ean, 18.30ean

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago