Osteguna Rock
Osteguna Rock ARF jaialdiak osteguneko jardunaldia galtzean sortu zen hutsunea betetzeko sortu zen orain hiru urte eta kontzertuak eskaintzen ditu erdiguneko puntu ezberdinetan. Aurten, esaterako, Andra Mari Zuriaren plaza eta Hor Dago tabernetan ospatuko dira Araña del Rock ekimenak antolatutako kontzertuak. Musikaren asteburu honi hasiera emateko, Arabako maketa lehiaketaren irabazlea Die Hard talde gasteiztarra izango da Andra Mari Zuriaren plazan, arratsaldeko 17.30etik aurreran. Ordu bete beranduago, eta leku berean, The Riff Truckers bizkaitarren txanda izango da. 19.45ean, berriz, The Electric Alley laukoteak plazan eskainiko den azken kontzertua emango du. Hortik aurrera, jaialdia Hor Dago tabernan gauzatuko da. Iluntzeko 21.00etan Kinnine taldeak heavy blues doinuak joko ditu eta ondoren, 22.30ean ASG estatubatuarrek itxiko dute osteguneko jaialdia.
Larunbatean, Txuleta&Rock jaialdia Hor Dagon
Larunbatean, berriz, gastronomia eta rocka uztartzen dituen Txuleta&Rock-ek kontzertu bikoitza eskainiko die horretarako indarra duten rockzale amorratuei. Oraingo honetan, Cobra eta The Midnight Ghost Train taldeak izango dira Falerina Lorategian, eguerdiko 13.30etik aurrera.