[ARGAZKIAK] Akort taldea, zuzeneko argazkiak

Euskararen Agenda 2015ko eka. 17a, 02:00

Gareseko talde gazteak ondo pasa zuen atzo Gasteizko Parral tabernan, oso ondo!! Orain lau urte sortutako taldeari bi ahizpen -Saioa eta Olaia Chocarroren- ahotsek ematen diote puntu melodikoa rock-metal estiloko doinuei. Iñaki San Romanek (bateria), Aron Arguiñanok (baxua) eta Iñigo Caharronek (kitarra) osatzen dute Akort.

Talde gehienak bezala bertsioekin hasi ziren ensaiatzen. Baina, laster kantu propioak sortzeari ekin zioten; euren lehenengo lana -Akort- hamaika abestiz dago osatuta. Talde gaztea izan arren, indar handiko zuzeneko eskaini zuten atzo Parral tabernan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago