Familia txangoa Sonsierrara

hirinet 2015ko eka. 24a, 02:00

Ba al dakizu zergatik San Vicente de la Sonsierrak halako izena duen? Edo zergatik, Ebro ibaiaren ipar ertzean egon arren, Errioxako Elkarte Autonomoan dagoen, eta ez Araban? Eta ba al dakizu nork eta zergatik eraiki zuen Bastidako gorenean dagoen Kristo Santuaren ermita? Hau guztia jakin nahi baduzu, familia giroan, Arabar Errioxara (garai bateko “Sonsierra”, alegia) txangoa antolatu dute, San Vicente eta Bastida ezagutzeko.

Familia txangoa Sonsierrara

Noiz? Uztailaren 5ean, igandean, 10.30etik 19.00etara

Non? Somosierran (autobusa Gasteiztik)

Antolatzaileak: Gasteizko MARTIN TTIPIA Kultur Elkartea, Azpeitiko LAGUN ONAK M.B. eta Zestoako AGIRO M. elkarteen eskutik, bertako TTIKI-TTAKA Euskara Elkartearen laguntzaz

 

Egitaraua

10:30etan San Vicente de la Sonsierrara iritsi, eta herrian barrenako bisitaldia egin, bertakoh istoriari buruzko bitxikeria batzuk ezagutzera
Jarraian, San Vicentetik Bastidaraino ibilaldia (4-5 Km inguru), oinez eta mahastien artean
Bastidan bisitaldia
Bazkaria (bakoitzak bere etxetik ekarritako janariekin)
Arratsaldea txikiekin Bastidako igerilekuetan eta bertan Txokolatada
19.00etan itzultzeko autobusa.


Prezioa: 6 euro (Igerilekuetara eta txokolatadara joanez gero, bertako sarrera eta txokolatada aparte doaz, guztira, beste 6 € inguru)
Izena emateko: martinttipiake@gmail.com  edo Whatsappa 662008616 zenbakira
Leku mugatuak
Izena emateko azken eguna: uztailak 2

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago