Paul Urkijo zuzendariak ‘Naara’ laburmetraia ekoiztu du, Manuel Iradier elkarte afrikanistaren laguntzarekin

hirinet 2015ko eka. 19a, 02:00

Datorren asteazkenean, hilak 24, Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak ‘Naara’ laburmetraia aurkeztuko du.

 

Lan berri hau Manuel Iradier elkarte afrikanistak eta Ingume Filmak ekoiztu dute eta bertan Afrikara bidaiatzen duen bideoblogger baten istorioa kontatzen da, ezustean, folklore afrikarraren ipuin magiko batean murgiltzen dena. Urkijoren laburmetraia Benin eta Gasteiz artean grabatu da eta elkarte afrikanistaren ‘Afrikaldia’ sentsibilizazio kanpainaren baitan kokatuta dago. Izan ere, Gasteizko gazteriaren artean Afrika eta bere kulturarekiko interesa piztea du helburu kanpaina honek.

 

Paul Urkijorekin batera, Eneko Castellano argazki zuzendariak eta Alvaro Manso aktoreak parte hartu dute ekoizpen honetan. Horrez gain, Mendizabala institutuko ikus-entzunezko ikasleen laguntza ere jaso du proiektuak.

‘Naara’ laburmetraiaren aurreaurkezpena ekainaren 24an, asteazkenean, izango da Vital Kutxa Fundazioa aretoan (Dendaraban), arratsaldeko 19.00etan.

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago