Bad Religion, The Toy Dolls eta Good Riddance egongo dira Gasteiz Calling punk-rock jaialdian irailaren 5ean

hirinet 2015ko eka. 15a, 02:00

Gasteiz Calling punk-rock jaialdiaren lehenengo edizioa irailaren 5ean ospatuko da Iradier Arenean, Gasteizen. Bad Religion talde estatubatuarra kartelaren buru izango da eta beraiekin batera beste zortzi banda egongo dira eszenatokiaren gainean.

Ekitaldi honetan egongo diren bederatzi banden artean, beste bost nazioarteko musika talde aurkitzen dira: The Toy Dolls banda britainiarra,  Good Riddance talde kaliforniarra, Jello Biafra, Dead Kennedys musika taldearen buru izan zena eta The Guantanamo School of Medicine bandarekin igoko dena eszenatokira, Spermbirds banda alemaniarra eta, azkenik, New York-eko The Casualties musika taldea.

Hauekin batera Blowfuse talde bartzelonarra egongo da eta hemengo bi musika talde: Gatillazo eta Estricalla.

Jaialdirako txartelak salgai daude jada.  Online bidez erosita, 42 euroko (+ banaketa gastuak) prezioa du eta musikaze.com edo ekitaldiaren webgunean bertan aurkitu ahal ditzakezu. Aurretik erosi ahal dituzu baita ere hainbat salmenta guneetan. Ekitaldian bertan erostekotan, bertako leihatilan, txartela 50€ eurokoa izango da. 

 

Informazio gehiago: Gasteiz Calling jaialdia

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago