Buesa Arenan egitekoak zirenak kalera aterako ditu Gure Esku Dago herri dinamikak

hirinet 2015ko eka. 11a, 02:00

Erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herriko bost hiruburu “borondatez eta konpromisoz” beteko ditu Gure Esku Dago plataformak datorren ekainaren 21ean.

Gasteizen, Buesa Arenan gauzatzekoa zen ekitaldia, baina azkenean, “batzuen nahi ezak” eta besteen “ezinak” tarteko, aurrez antolatutako ekintza guztiak kalera atera behar izango dituzte.

 

Ekainaren 10eko ekitaldiak "etorkizunari elkarrekin heltzeko" antolatu ditu erabakitzearen aldeko plataformak, ordea, "iraganeko politikariek iraganeko jarrerei" heldu dietela salatu dute: “eta horrek nahitaezean antolakuntzari dagozkion zailtasunak sortu dizkigu guri".

 

"Gure Esku Dago-k sortu zenetik erakutsi duen izaera positibo, parte-hartzaile, anitz eta bateratzailearekin egin die aurre lehen zailtasun horiei", adierazi zuten atzo egindako agerraldian. "Eginahalak eginahal, ordea, batzuen nahi ezak eta besteen ezinak tarteko, ezin izan da korapilo hori askatu".

 

Buesa Arena ezingo dutenez erabili, sarrerak salgai jarri beharrean, laguntza bonoak aterako dituzte, bost eurotan. Herri dinamika diren heinean, apustua ekonomikoki ere bideragarri egin ahal izateko arabar guztiei “esku kolpe” hori eskatu diete.

 

Urtean zehar herriz herri sakabanatuta egon diren oihalak, "eta horietan beraien esperantza, amets eta borondateak" idatzi dituzten herritar guztiak batzeko eguna izango dela gogoratu dute eta jarrera “alaiaz” bat egitera animatu dute Arabako jendartea. “Irribarrea da gure lagunik onena. Beraz, batzuei ahaztu zaienez, ekainaren 21ean erakutsi dezagun Araban ere erabaki egin nahi dugula".

 

Albiste honi lotutako gehiago:

 

[BIDEOA] Gure Esku Dago: Gasteiztarren kilometroak

 

[ARGAZKIAK] Gure Esku Dago: Gasteiztarren kilometroak Lizarrustin

 

Josu Olano, Gure Esku Dago: “Erabakitzeko eskubiderik gabe ezin da demokrazia mantendu, eskubide aurredemokratikoa baita”

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago