Zubigarain abandonaturik dagoen txakur baten egoerarekin kezkatuta, salaketa jarri du ATEAk

hirinet 2015ko eka. 10a, 04:00

ATEA Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko elkarteak salaketa aurkeztu du Zubigarain, Errekaleor errekaren ondoan, bizi den txakur baten egoerarekin kezkatuta. ATEAko kideek baieztatu dutenez, txakurrak orduak ematen ditu lotuta, urik eta janaririk gabe.

Animalien eskubideak defendatzen dituen elkarteak jakitera eman duenez, txakurraren jabea Gasteizen bizi da, baina ez ditu udal araudiak txakurra izateagatik egokitzen dizkion betebeharrak betetzen. Hain zuzen ere, araudiaren 8.1 artikuluak dio debekatuta dagoela animalia jatekorik eta edatekorik izatea, baita txakurraren segurtasunerako egokia ez den instalazio batean uztea.

 

“Sentsibilizatutako pertsona batek” etxola eraiki ziola adierazi dute ATEAko kideek, txakurrak “egurats gorrian” bizi baitzen. Modu berean, asmo oneko jendeak animalia elikatzen duela gaineratzen dute aurkeztutako salaketan.

 

Horiek horrela, ATEA elkarteren aburuz, kasu honetan “begi bistakoa” da baldintzak ez direla betetzen. Gainera, pare bat bider, gutxienez, udal zerbitzuek jaso eta Armentiako Animaliak Babesteko Zentrora eraman dute txakurra, baina jabeak berriro ere berreskuratu duela salatu dute.

 

Horregatik, udal araudia kontuan harturik, neurriak har ditzan exijitu diote udalari. Udalaren konpromisoa baita animaliak babestea eta horrela jasotzen du araudiaren 7. artikuluak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago