Umeek artista lokalak ezagut ditzaten, “Hiria eta artea” udalekuak antolatu ditu Arte eta Lanbide Eskolak

hirinet 2015ko eka. 17a, 02:00

Arte eta Lanbide Eskolak umeentzako  “Hiria eta artea” udalekuak eskainiko ditu irailaren 1etik 7ra eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago.

Udaleku hauek lau eta hamar urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago eta helburua eskola publiko berri batera irekitzea da. Parte hartzeko plazak mugatuak dira eta izena emateko epea zabalik dago.

Umeek artista lokala ezagutzea da udaleku hauen helburu eta horretarako hainbat lan egingo da teknika desberdinak erabilita: argazkia, pintura edo urmargoak, besteak beste. Modu honetan, Amárica, Chillida, Olaguibel edo Samaniego artisten lanak ezagutuko dituzte parte hartzaileek.

Udalekuak Arte eta Lanbideetako Eskolan bertan egingo dira, Conde Peñaflorida plazan, eta goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu batetara arte izango dira. Parte hartzeko 70 € ordaindu behar da.

Izena emateko epea ekainaren 30a arte irekita egongo da. Izena emateko: e-postaz, info@escueladeartes.org e-postara mezu bat bidalita, edo  945144410 telefono zenbakira deituz (goizeko 10:30etik 13:00etara arte eta arratsaldeko 17:30etik 19:30era arte).

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago