Gasteizko Harresiak Ertzaintzaren kontrako salaketak aurkeztu ditu epaitegietan

hirinet 2015ko eka. 5a, 02:00

Ertzaintzaren kontrako 42 salaketa aurkeztu ditu epaitegietan gaur goizean Gasteizko Harresiak. Andere Arriolabengoa, abokatua; Zuriñe Alvarado, erizaina; eta Ibai Iriarte, Eleak mugimenduko kidea, gerturatu dira epaitegietara.

Gasteizko Harresia desegiteko ertzainen "neurrigabekeria" salatzeko xedearekin 42 salaketa aurkeztu dituzte Gasteizko epaitegietan. Andere Arriolabengoa abokatuak epaitegira sartu aurretik adierazi moduan, "42 salaketa  hauek gehiegikerien lagin txiki bat besterik ez dira". Poliziaren beldur edo beste batzuei askoz gehiago egin dietela ikusirik "askok eurenak nahikoa garrantzi ez duelakoan." salaketarik ez dutela jarri gaineratu du abokatuak.
 

Aldi berean, Zuriñe Alvarado erizainak maiatzaren 18ko goiz horretan "gainezka" ibili zirela argitu zuen. Guztira, 70 lagunetik gora artatu zituzten, horien artean, 2 lagunek konortea galdu zuten eta 2 ospitaleratu izan ziren, anbulantzietan. "Anbulantzietako bati gainera Ertzaintzak ez zion Andra Mari Zuriaren plazara sartzen", salatu zuen Alvaradok. Hala ere, zaurituen kopurua "altuagoa" izan zela nabarmendu zuen, izan ere, askok "harresi barruan zeudenei babesa ematen jarraitzea lehenetsi zutelako".

 

 

Ildo beretik, Eleak-eko kidea den Ibai Iriarteren esanetan, orain arteko Herri Harresietatik, ertzainek "inoiz baino biolentoago eta harroputzago jokatu zuten". Harresia desegin zuteneko "bideo andana" dutela ere gaineratu zuten eta horiek Arartekoari helaraziko dizkiote.

 

Albiste honi lotutako gehiago:

 

Gasteizko Herri Harresian emakumeek poliziaren partetik jasandako eraso sexistak salatu ditu Gasteizko plataforma feministak

 

Gasteizko Harresiak atzo Ertzaintzak herri harresia desegiteko erabili zuen "bortizkeria izugarria" salatu du

 

[BIDEOA-ARGAZKIAK] Gasteizko Herri Harresia

 

 

Argazkia: @EleakMugimendua

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago