Horretarako, jarduera mota, leku, egun eta ordutegi ugari jarri dute aukeran. Guztira, 6.945 plaza eskainiko dituzte, 361 ikastarotan banatuta. Hilabeteko ikastaroak uztailan eta irailean gauzatuko dira. Halaber, bi asteko ikastaroak zein astebetekoak ere eskainiko dira aurten.
Izena emateko epea gaur bertan zabalduko da, goizeko 8.30ean, hain zuzen ere. Hala, lau bide daude jardueretan izena emateko: udalaren webgunearen bitartez, 010 telefonoan, Gizarte Etxeetako eta kiroldegietako informazio zerbitzuetan eta Herritarrei Laguntzeko bulegoetan.
Gaur, ekainak 10, udako kirol jardueretan izena emateko epea ireki da. Kirol jardueren programa honekin Udalak kirola egiteko ohitura duten herritarrei praktikatzen jarraitzeko “aukera eman” nahi die udako hilabeteetan, baita ikasturtean zehar kirola egiteko aukerarik ez dutenei “modua eskaintzea” ere.