Ibilbidean izena eman duten emakumeek bost kilometro egin beharko dute, arineketan zein oinez egin daiteke. Bularretako minbiziaren kontra borrokatzeko urtero antolatzen den lasterketa honetan biltzen den dirua Espainiako minbiziaren kontrako elkartera (AECC) bideratzen da.
Lasterketari goizeko 11.00etan emango zaio hasiera. Cervantes pasealekutik abiatuko da eta helmuga leku berdinean topatuko dute emakumeek, ibilbidea zirkularra baita. Behin lasterketa amaituta, aerobik festibala antolatu dute.
Informazio gehiago: http://www.carreradelamujer.com/vitoria
Aurreikusitako erronka guztiak bete ditu aurten ere Emakumearen Lasterketak. Lasterketa igande honetan ospatuko da, ekainaren 7an, eta oraindik astebete falta zenean dortsal guztiak agortuta zeuden. Guztira, 6.000 dortsal banatu dira, iaz baino 1.000 gehiago.