Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz

Euskararen Agenda 2015ko eka. 3a, 02:00

Xabier Odriozolak sexismoa eta berdintasuna landu ditu, maskulinitatearen ikuspegitik. Gizonezkoak inplikatzeko bideak jorratu ditu, eta horretan egiten du lan gaur egun antropologo eta terapeuta moduan. 'Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz' liburuan Euskal Herrian sexismoa inguruan eztabaidatzeko eta jendarte justuago eta berdintsuago baten alde lan egiteko ideiak biltzen ditu.

[AURKEZPENA] 'Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz'  Xabier Odriozola

Noiz? Ekainaren 10ean, asteazkenean, 19.00etan

Non? Oihaneder Euskararen Etxea -Betolaza aretoa-

Antolatzailea: Oihaneder Euskararen Etxea

Laguntzaileak: Euskara Zerbitzua eta Berdintasunerako Zerbitzua

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago