Udalbatzaren oniritzirik gabe, Adolfo Suarez jarri diote udal bulego berrien aurreko plazari

hirinet 2015ko eka. 3a, 02:00

San Martin auzoan eraiki berri dituzten udal bulego berrien aurreko plazari Adolfo Suarez izena jarri diote. EH Bilduk salatu duenez, oposizioan zeuden EAJ eta PSErekin batera mozioa aurkeztu zuten apirilean eta bertan “udalbatza osoak argi eta garbi utzi zuen ez genuela plazak Suarezen izena eramatea nahi”.

“Diktadura frankistarekin lotura izan duten pertsonen izenak" hiriburuko kale izendegian agertu ez daitezen aurrera atera zen mozioa, baina kaleei izena emateko ahalmena alkatearena da. Hala, EH Bilduko alkategaiak, Miren Larrionek, adierazi duen moduan, “PPren ordezkariari bost” udalbatzak erabakitakoa.

 

Zentzu honetan, Larrionek ondorengoa nabarmendu du: “Marotok aski ulertuta eta ikasita izan beharko luke autobus geltoki berriari Suarezen izena jartzen saiatu ondoren Gasteizko herriak eman zion lezioa”. Aldiz, “martxoaren 3ko sarraskian ardura politikoak izan zituen pertsona omentzeko prest dago”. Horregatik, udalerriaren interes orokorrarentzat Maroto “erabat kaltegarria” dela uste du Larrionek.

 

Hori dela eta, sortutako gune berri honi izen bat bilatzeko “adostasuna” izango dutela hizpide adierazteaz gain, horretarako konpromisoa hartu du Larrionek. “Suarezen izena kenduko diogu”, baieztatu du.

 

 

Albiste honi lotutako gehiago:

 

‘Vitoria-Gasteiz’ izango da autobus geltoki berriaren izena

 

Autobus geltoki berria Adolfo Suarez deitzeko erabakia kritika ugari jasotzen ari da

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago