Iaz egin zuten moduan, etzi ere, “jai giroan, alaitasunez eta ozen” adieraziko dute LOMCE zein Heziberriren “beharrik” ez dutela. Hezkuntza komunitatearekin batera, ikastetxetako familiak, ikasle eta langileek hartuko dute parte kalejiran.
Hitzorduari arratsaldeko seietan emango diote hasiera. Elkargunean Urrezko Zeledonen plaza (Correos plaza) izango da, hain zuzen ere. Bertan, umeentzako jolasak eta kale animazioa izango da. Ondoren, 18.30ean, plazatik bertatik abiatuko da kalejira eta erdialdeko kaleak zeharkatu ostean, bertsolariek emango diote amaiera aldarrikapen ekimen honi.
Albiste honi lotuta:
Gasteizko Gure Hezkuntza plataformak LOMCE legea ez aplikatzeko eskatu dio Jaurlaritzari
Gasteiz ‘LOMCErik gabeko Gasteiz’ bihurtzeko dinamika abian da