Bertan, Gasteizko udalean ordezkaritza politikoa lortu duten alderdi guztiei(EAJ, EH-Bildu, PSE-EE, Hemen Gaude, eta Irabazi) xenofobiaren eta arrazakeriaren adierazpen eta jarduera instituzional guztien kontrakoa izango den akordio bat gauza dezatela eskatzen zaie, Javier Maroto alkate izatea ekiditzeko asmoz.
Oraingoan, Iñigo Gutierrez izan da sinadura bilketa hau martxan jarri duena eta bertan azaltzen duen moduan, “hauteskunde batzuk irabaztea ez da zilegitasunaren, gizatasunaren edo justiziaren neurri. Gehiago gara, askoz gehiago, -eta bozkek ere horrela adierazten dute-hiri anitz, ezberdin eta koloretsua nahi dugunok. Hiri bat non pertsona guztien eskubide guztiak defendatuko diren”.