Gazteen dantzek eta antzerkiek amaiera emango diote asteburu honetan Bambalina festibalari

hirinet 2015ko eka. 18a, 04:00

Bambalina festibala gazteen dantzekin eta antzerkiekin amaituko da asteburu honetan. Haziak programaren barruan dagoen ekitaldiak jarduerak izango ditu bai ostiralean bai larunbatean.

 

Ostiralean, ekainaren 19an, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko ikasleek Floridako parkean dantza eta literatura uztartuko dituzte 18.00etatik aurrera. “Leer y bailar, un cuento de verano” da ekintzaren izena. Idoia Zabaleta artistak eta dantzariak astean zehar kontserbatorioko ikasleekin batera lantegi bat egin du eta ikasleei dantzaren eta performance-ren aukerak aztertzeko bidea eskaini dizkie. Ikastaroan lortutako emaitza publikoaren aurrean aurkeztuko dute, bi orduz dantzari gazteak ozenki irakurriko dute testu bera, guztiak batera, eta aldi berean dantzan eta mugimenduan ariko dira Floridako parkean zehar.

 

Larunbatean, ekainaren 20a, antzerkiari lotuta egongo da. Eguerdiko 13.00etan Gasteizko erdiguneko kaleak “Caminando (desde l@s un@s a l@s otr@s)” ikastaroan egindako lanerako eszenatoki bihurtuko dira. Kolectivo Monstrenko taldeak ikastaro trinko hau zuzendu du eta lanaren abiapuntua pertsonen artean gertatzen diren elkartzeak eta urruntzeak izan dira. Hau hartuta poetika bat lortzen saiatu dira eta partaide guztien artean talde bat sortu dute.

 

Bambalina festibala kale antzerki eta dantzaren jaialdi txikia izan da. Bere helburua taldean sortzea, esperimentatzea, kultur sormenaz ikasi ahal izatea eta hiriko gazte sortzaileak ezagutaraztea izan da. 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago