Mikel Landa arabarrak bigarren garaipena jarraian lortu du Italiako Giroan, sailkapen orokorrean bigarren kokatuz

hirinet 2015eko maiatzaren 27a

Mikel Landa arabarra geldiezin dabil Italiako Giroan eta atzo bere bigarren garaipena  lortu zuen Giroan, 16.etapa, hain zuzen ere.

Modu honetan, bigarren postua lortu du sailkapen orokorrean. Atzoko  jardunaldia 174 kilometrokoa izan zen, Pinzolo eta Aprica artean eta Zuiako gazteak  Kruijswijk eta Contador baino 38 segundu gutxiago behar izan zituen helmugara heltzeko.

Aurreko igandean  Landak bere lehenengo garaipena lortu zuen eta egun bigarrena da sailkapen orokorrean. Lehenengo postuan, berriz, Alberto Contador dago.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago