100 lagun behar dituzte Azalak eta Artiumek, Gasteizko gizartearen eta gizon-emakumeen atlasa irudikatzeko

hirinet 2015ko mai. 27a, 02:00

Azala Kreazio Espazioa eta Artium Museoa 100 lagunen bila dabiltza Gasteiz Atlasa egiteko, hiriko gizartearen eta gizon-emakumeen mapa irudikatuko duen talde-performancea. Genero, lanbide, adin eta kolore guztietako pertsonak behar dira, gure hiriko gizartearen irudi garaikide, anitz eta integratzailea osatuko dutenak.

 

Antolatzaileek azaldu bezala, ez da beharrezkoa antzezpenean esperientziarik izatea, bai, ordea kezkak, ametsak eta nahiak taldean partekatzea "gizarte-inguru ahalik eta alaiena sortze aldera". Munduko zenbait hiritatik igaro ondoren, iritsi da Atlas Gasteizera.

Hiriko gizon-emakumeen atlas hau egiteko, Artiumek eta Azalak 100 lagun bildu nahi dituzte, egoera pertsonal eta profesional ahalik eta ugarienetakoak; ez da beharrezkoa antzerkian esperientziarik izatea baina, ori bai, taldearekin beren kezka, amets eta nahiak partekatzeko borondatea izan behar dute, gizarte-esparru kritiko eta baikor bat sortze aldera. Interesatuek denbora izan beharko dute zazpi egunez, egunean hiru orduz, lantegi batean, probasaioetan eta jendaurreko aurkezpenean parte hartzeko. Gasteiz Atlasa ekainaren 26an arkeztuko da Artiumen, 21.30ean, eta guztia Ana Borralhoren eta João Galanteren zuzendaritzapean egingo da. 

 


Borralho eta Galante portugaldar artistek sortu eta zuzendutako Atlas performancea egiteko 100 lagun behar dira. Edozein esparrutan gara dezakete beren lanbide edo eginkizuna: etxeko lanetan, hezkuntzan, segurtasun indarretan, boluntariotzan, garraio publikoan, kazetaritzan…, batzuk aipatzearren. Guztien artean hiri bateko gizartearen eta gizon-emakumeen irudikapen konplexuaren mapa osatzen dute. Lisboan, Helsinkin, Rio de Janeiron, Basilean, Bilbon eta Ternin arrakasta handiz aurkeztu ondoren, Gasteizera dator, irudikapen askotarikoena eta integratzaileena erakusteko asmoz, "era guztietako lanbideak dituzten pertsonen paisaia bat, gizartean duten tokia aldarrikatuz, nahiz bakarka, nahiz taldean; gizon-emakumeen irudikapen garaikide bat, gizartean betetzen duten rolaren edota eginkizunaren bidez".

 
Izena emateko epea zabalik dago jada interesatuentzat, prestakuntza-lantegietan, probasaioetan eta performancearen aurkezpenean parte hartzeko. Izena emateko bidali mezu bat proklamar@gmail.com-era edota deitu 678989200 telefonora.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago