‘Haur eta Gazte Literatura itzultzen’ ikastaroa Gasteizen

hirinet 2015ko mai. 27a, 02:00

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak ‘Haur eta Gazte Literatura itzultzen’ ikastaroa antolatu du Gasteizen. Haur eta gazte literatura (HGL) genero periferikoa izateak desabantaila ugari dakartza, baina abantailak ere baditu: zenbaitetan, HGLren sukaldean egosten dira gerora Literatura Handiaren jangela dotorean zerbitzatzen diren plater interesgarri batzuk.

 

Gainera, periferikotasun horrek, itzulpengintzaren ikuspegitik, hainbat adituk proposatutako estrategia berriak saiatzeko bidea ematen du. Nola egokitu daiteke album ilustratu bat edo poema bat gure haurrek irakurria eta onartua izateko? Hori guztia eta gehiago landuko da ikastaro honetan, testuekiko eta irudiekiko dialogoan, ariketa eta adibide askoren bitartez.

Irakaslea: Manu Lopez Gaseni

Noiz? Ekainaren 22an, 23an eta 24an (16:00etatik 20.00etara)

Non? EHUko Letren Fakultatean

Prezioa: EIZIEko bazkideek: 125 euro // Ez bazkideek: 185 euro

Informazio gehiago: EIZIE – ‘Haur eta Gazte literatura itzultzen’ ikastaroa

Izena emateko: IZENA EMAN  (azken eguna: EKAINAK 5)

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago