Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuak zabaldu dituzte

hirinet 2015ko mai. 27a, 02:00

Mendizorrotza Gamarra igerilekuakOraindik uda urrun xamar dagoela ematen duen arren, aurreko larunbatean, maiatzaren 30ean, Mendizorrotzako eta Gamarrako igerilekuek ateak zabaldu zituzten. Ordutik, astelehenetik igandera eta goizeko 8.00etatik, 22.00etara egongo dira zabalik.

 

Igerilekuetara sartzeko Herritarren Udal Txartela izatea beharrezkoa da (urtean 86,5 eurokoa). Izan ere, Gamarrara sartzeko udako txartel berezia dago, 26,6 euro balio duena (18 urtetik beherakoentzat 10 euro). Eguneko sarrera, berriz, 5,9 eurokoa da, 18 eta 24 urte bitartekoentzat 3,5 euro eta 17 urtetik behera dutenentzat 1,2 euro eguneko.

 

Mendizorrotzan, aldiz, prezioak altuagoak dira: 25 urte baino gehiago duten pertsonek 12,2 euro ordaindu beharko dute eguneko sarrera eskuratzeko; 18 eta 24 urte bitarteko gazteek 9,1 euro eta 18 urte baino gutxiago dituztenek 6,6 euro.

 

Kirola Mendizorrotzan eta Gamarran

Bi instalazioetan Kirolklub izeneko zerbitzua egongo da martxan, non erabiltzaileentzako kirol eskaintza egingo den.

Uda Aktiboa programa - Jarduera irekiak

Adin guztietarako kirol jarduerak, doakoak eta ez da izena eman behar. Astean zehar inoizkako jarduerak antolatuko dira hainbat ordutegi eta espaziotan: ur-jarduerak, tai-jia, herri txapelketak, kirol lantegiak, familia jarduerak, erakusketak, haur-jolasak, etab.

Informazio gehiago: Kirol esparruko Informazio eta Kontrol Zerbitzuan edo udaleko webgunean, "Kirolak" atalean.

Udalaren kirol jarduerak

Gamarrako parkean, Mendizorrotzan eta Beti Jai pilotalekuan: padela, tenisa, hondartzako boleibola, GAHa, jarrera gimnasia, squasha, etab. 15 eguneko eta hilabeteko ikastaroak dira, astelehenetik ostiralera edota larunbatetik igandera. Izena ematea ekainaren 10eko8:30etik aurrera, gizarte etxeetan, webgunean edo 010 telefonoan.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago