Epaileak Errekaleorreko kaleratzeak bertan behera utzi ditu

hirinet 2015ko mai. 26a, 02:00

errekaleor bizirik

Gasteizko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiak Ensanche 21ek Errekaleorreko 26. zenbakiko bizilagunen aurka jarritako salaketa bertan behera utzi du eta Errekaleorren okupatzailerik ez dagoela adierazi du, “modu prekarioan” bizi diren pertsonak baizik.

 

Epaileak jabetzaren gaineko ekintza aldarrikatzailea gaitzetsi du, defentsak inoiz ez duela udalaren jabetza zalantzan jarri ulertuta. “Horrela, erabilpenaren gaineko ekintzan oinarritzen den prozesu baten aurrean aurkituko ginateke eta ez jabetzaren titularitatearen gainekoan, ez baita honakoa zalantzan jartzen”, azaldu dute Errekaleor Bizirikeko kideek ohar baten bidez.

 

Aldi berean, epaileak “okupazio” bat dela ukatu du. Sententziaren argudio nagusia Gasteizko Udaleko Osoko Bilkurak 2014ko urriaren 31n onartutako mozioa da. Honen arabera, Errekaleorren ez da kaleratzerik egongo inguru horretarako hirigintza plana prest egon arte. EH Bildu eta PSEren botoekin atera zen aurrera mozioa; EAJ abstenitu egin zen, eta PPk aurka bozkatu zuen.

 

Errekaleor Bizirik! Proiektuko kideak pozik daude epailearen erabakiarekin eta  Ensanche 21 udal enpresaren “axolagabekeria” salatu dute, “epaiketaren kostuak ordaindu beharko baititu guztion dirutik, 10.000 bat euro”.

 

Iturria: Berria

 

Gai honi lotutako albiste gehiago:

 

[ERREPORTAJEA] Bota gabe, eraikiz

Argindarrik gabe bada ere, auzoa pizten segitu du Errekaleor Bizirik proiektuak

Tentsioa Errekaleor auzoan, Iberdrolak bertako hainbat etxebizitzatan argia kendu ondoren

Auzoari bizitza ematen jarraitzen dute Errekaleor Bizirik-eko kideek

Gaur hasiko da Errekaleor 26 etxearen aurkako auzia

Abian jarri dute Errekaleor etxe okupatua hutsarazteko prozedura

[BIDEOA] Errekaleor bizirik proiektua

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago