Horrez gain, Zabalgana eskolako komunitatearen 400 sinadura eta Eskola Kontseiluaren babesa ere jaso du ekimenak. Agerraldian azaldu zuten moduan, Araban oraindik ez dakite zein ikastetxetan eta nola egingo diren ikasturte honetan indarrean sartu den legeak ezartzen duen azterketa hau. “Eusko Jaurlaritzak ez du informaziorik eman eta sekretismo hau salatu nahi dugu”, argitu zuen elkarteak agerraldian. Horrela, 3.mailako frogaren aurka daudela adierazi zuten, “, LOMCEk edota HEZIBERRIk inposatu nahi diguten errebalida-sistema oso baten lehen urratsa delako”.
Zabalganako Haur eta Lehen Hezkuntzako Amezti Txiki guraso elkarteak agerraldia egin zuen aurreko astean, ikastetxeko 64 familiatik 56k euren haurrek LOMCEk agindutako 3.mailako azterketa egiteko baimena emango ez dutela iragartzeko.