Gasteiztarrek 13 kandidaturen artean aukeratu beharko dute datozen lau urteetarako alkatea edo alkatesa nor izango den. Horretarako, 86 hauteskunde-mahai egokitu dira hirian zehar. Gainera, aurten, estreinakoz, mahai elektronikoak egongo dira ondorengo sei hautesleku hauetan: Aldabe, Judimendi, Hegoalde, Lakua, Ariznabarra eta Arriagako gizarte etxeetan.
Parte hartzeari dagokionez, 14.00ak arte bildutako datuen arabera, Gasteizen %33,49 koa izan da (2011n, %31,20) eta %34,61 koa, aldiz, Arabakoa (2011n, %33,15). 18.00etan zabaldutako datuen arabera, hauxe izaten ari da eguneko parte hartzea: Gasteizen, %47,93 (2011n, %43,92) eta Araban, %49,04 (2011n, %46,67).
Alkategaiek goizean goiz eman dute botoa eta gehienek Twitter bidez zabaldu dute momentu horren argazkia:
Javier Maroto, PP

Gorka Urtaran, EAJ

Miren Larrion, EH Bildu

Oscar Fernández, Irabazi

Jorge Hinojal, Hemen Gaude

Esther Saez de Argandoña, Gastoria

Ignacio Oñate, UPyD

Rodrigo Zamora, Ciudadanos

Orotara, 187.492 gasteiztar daude deituta gaur, maiatzak 24, botoa ematera. Goizeko 9.00etan zabaldu dira hauteslekuak eta arratsaldeko 20.00ak arte izango dira zabalik. Gasteizko Udalaren etorkizuna ez ezik,