Aurten Jaialdia Ibaiondon, Salburuan eta Iradier Arenan ospatuko da soilik eta hori da Zabalganako Zabalgana Batuz auzo elkarteak salatu duena. "Gure auzoan ume asko bizi dira eta plaza eta parke ugari dago, beraz, erraz egin litekee jaialdia bertan", azaldu dute auzokideek.
Zabalgana Batuz auzo elkartearen hitzetan, ez da lehenengo aldia Gasteizko Udalak Zabalgana kanpoan uzten duela. "Beste auzoetan umeentzako ekintzak eta jarduerak egiten dira, bereziki, gizarte etxeetan, baina Zabalganako auzokideak mugitu egin behar dira bertan ez baitira egiten", salatu du elkarteak. Hori dela eta, auzo elkarteak Gasteizko Udalari auzoa kontuan hartzeko eskatu dio.