Zehazki, EAJ, EH Bildu, PSE, Hemen Gaude-Sumando eta Irabazi taldeek erantzun diote plataformaren bilera deialdiari. Bilera horiek talde bakoitzak datorren legegintzaldian Oihaneder Euskararen Etxea-Kafe Antzokirako duen aurreikuspena ezagutzeko burutu dira. “Denek begi onez ikusi dute Oihaneder Euskararen Etxeak gaur egun arte egindako ibilbidea. Honekin batera, datozen lau urteetan orain artekoa sendotu eta hobetzeko beharrezkoak diren urratsak eman eta Kafe Antzokia abiatzeko borondatea adierazi dute”, azaldu du plataformak. Era berean, hurrengo legegintzaldian euskararen erabilera sustatzeko plangintza eta jarduera eraginkorrak sustatzearen aldeko jarrera azaldu dutela gaineratu du. “Egitasmoari lehentasuna emango zaiola ziurtatu dute”, amaitu du.
Honi lotutako albiste gehiago
Oihaneder Euskararen Etxeak ateak zabaldu ditu
Gasteizko Kafe Antzokiaren lehenengo fasea urriaren 15ean zabalduko dela iragarri du Marotok