[M24] Hautagaien euskararekiko iritzi eta Gasteizerako asmo onak eztabaidagai

hirinet 2015ko mai. 21a, 02:00

Gasteizerako proposatzen duten hizkuntza politika ezagutzera emateko asmoz udal hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoak mahai inguru batera gonbidatu zituen atzo arratsean GEU euskara elkarteak. EAJ, EH Bildu, Irabazi, Hemen Gaude Sumando-Podemos eta Gastoria-Ikune alderdietako hautagaiek euren asmoak luzatzeko parada izan zuten.

EAJko Iñaki Prusilla, EH Bilduko Iñaki Ullibarri, Irabaziko Oscar Fernandez, Gastoria-Ikuneko Aitor Anchia eta Hemen Gaude-Podemoseko Fernando Lopez Castillo bi orduz aritu ziren euskararen inguruko eztabaidan. Oihaneder Euskararen Etxean bota zituzten hautagaiek euren iritzi eta asmo onak. Bai Euskarari Ziurtagiria elkarteko zuzendariak, Rober Gutierrezek, gidatu zuen eztabaida.

 

Maiatzaren 24tik aurrera alderdi bakoitzak aurrera eramango dituen euskararekiko proposamenak argitu zituzten hautagaiek lehendabiziko txandan. Zortzi minutuko tartea izan zuten horretarako. Ostean, EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia), euskararen ordenantza edota ikasteko doakotasunaren printzipioan gehiago sakondu zuten. Azkenik, entzuleek luzatutako hainbat galderei erantzun zieten hautagaiek.

 

 

Hautagaien asmoak eta iritziak, alderdika:

 

Iñaki Prusilla, EAJ

 

 

Iñaki Ullibarri, EH Bildu

 

{youtube}7yUyTgpeKw0{/youtube}

 

Oscar Fernandez, Irabazi

 

{youtube}Rplp3jx9eNo{/youtube}

 

Aitor Anchia, Ikune-Gastoria

 

{youtube}Nj4aKk_C9UI{/youtube}

 

 

Fernando Lopez Castillo, Hemen Gaude-Podemos

 

{youtube}3_K-vRvnn3c{/youtube}

 

 

 

 

Argazkiak: Juanan Ruiz (Argazki Press)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide