[M24] Bestelako kanpaina "informatiboa"

hirinet 2015ko mai. 21a, 02:00

Javier Maroto PPko alkategaiak bere alderdiaren siglak ezkutatzen dituela entzun izan da behin baino gehiagotan hauteskunde kanpaina honetan zehar. Horri buelta eman nahian, zenbait pegatina "informatibo" agertu da Gasteizko kaleetan.

 Kanpaina ekitaldi batean, PSOEko idazkari nagusiak ere, Pedro Sánchezek, aurpegiratu zion. Javier Marotok PPren sigletatik aldentzen saiatzen dela esan zion Sánchezek, baina "Rajoy Gasteizen Maroto dela" baieztatu zuen. Beste alderdietako hautagaiek ere gauza bera leporatu diote Marotori kanpaina osoan zehar.

Horiek horrela, Gasteizko kaleetan barrena Maroto PP alderdikoa dela gogoratzen duten pegatina «informatiboak» azaldu dira. Pegatina horietan, besteak beste, "Gurtel kasua, Barcenas, kaleratzeak eta San Antonioko bulegoak" aipatzen dira.

Hiriburuko zenbait auzotan agertu diren pegatinak hauek ez daukate sinadurarik.

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago